XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaiketa ekainaren 22rako zegoen jarria.

Memphisera egindako bueltatik aste betera Horacek Miss Rebari deitu zion telefonoz.

- Oraindik hor den jakiteko besterik ez - esan zion.

Behartuz gero berarekin harremanetan jarri ahal izateko.

- Hemen da - esan zuen Miss Rebak.

Baina bere bila etortzerik ez dut nahi.

Ez dut hemen txakurrik atzera eta aurrera ikusteko gogorik, nire poltsarako zerbait ateratzeko ez bada behintzat.

- Aguazil soila izango da - esan zuen Horacek.

Eskura paper bat eman besterik egingo ez duen norbait.

- Postariaren esku utzi, orduan - esan zuen Miss Rebak.

Bidea badaki.

Uniformea soinean izango du beronek ere.

Txakurrik txukun eta dotoreenari baino okerrago ez dio ematen, bestalde.

Utzi honen esku.

- Ez zaitut molestatuko - esan zuen Horacek.

Ez dizut molestiarik txikiena ere sortu nahi.

- Pentsatzen ahal duzu - esan zuen Miss Rebak.

Ahots ahuldu eta erlastua sentitzen zen telefonoz.

Ez dizut aukerarik emango.